• Iritzia
  • 24/12

    olentzero_gabonak

    Handitan torero izan nahi dut. Edo bonbero. Edo mediku, futbolista edo albaitari. Tira, abeslari ere izan nahi nuke. Edo horiek denak batera. Ni handia egiten naizenean, astronauta izango naiz. Seguru. Txintxoa izan dela-eta baloia ekarri dio Olentzerok Ikerri. Ziztu bizian jaitsi da parkera aitarekin, futboleko botak jantzita. Han da Nahia, Kattalin izeneko panpina berria orrazten, […]

  • Iritzia
  • Bizi

    bizi

    Tamalez izan baditut bidean geratutako lagunak. Oroitzen naiz Koldorekin, Gaizkarekin edo Etorrekin. Gazteak denak, bapatean agurrik esan gabe joandakoak. Gogoan ditut amama, Jexux eta beste asko, agur esateko aukerarik gabe joandakoak. Tarteka begirada atzera bota, eta egun beraiek hemen egonda hau zer izango litzateken pentsatzen aritzen naiz. Penaz, bai, baina era berean harrotasun handiz. Beraiekin […]

  • Iritzia
  • Leihoak

    leihotik

    Alboan ditut Ixabel, Lourdes, Anttoni eta Puri marmarrian, arratsaldero bezala, kartajokoan. Aldamenetik pasa da Crescencio, lagun bananduezina bihurtu zaion taka-takarekin, tarteka bidean azaltzen zaion aulkiren batekin liskarrean, baina beti ere aurrera pixkanaka pixkanaka bidea egiten. Ainarak komunera lagundu du Pedro. Aurten 91 urte beteko dituen gizona da, handia bezain luzea. Gurpildun aulkitik altxatzeko, ordea, estututa […]

  • Teknologia
  • eResidency bizileku digitala eskatzeko aukera, oraina etorkizuna baino

    eResidency1

    Gero eta gehiago gara online bizi garenok. Duela urte gutxi batzuk ezinezkoak ziruditen tramiteak orain Internet bidez egiten ditugu. Udalarekin egin beharreko kudeaketa gehienak udaletxetik bertatik pasa gabe egiten ditugu. Erosketak ere, ahal dela etxeko edo bulegoko erosotasunetik. Banketxera azkenekoz noiz hurbildu ginen gogoan ere ez dugu. Bizi ere Internet bidez bizi gara gero eta […]

  • Iritzia
  • Bidai on!

    Gu ere izan ginen bidaiari. Guk ere amestu genuen etorkizun hobeago batekin. Guk ere maletan bi arropa zahar sartu genituen, eta gehien maite genuena atzean utziz norabide jakinik gabeko zeharkaldiari ekin genion, atzera begiratu gabe, negar malkoak itsasoan isuriz. Hastapenean ilusioak eta beldurrak bat egiten dute. Segunduak aurrera doaz. Tiki-taka. Minutuak. Tiki-taka. Orduak. Tiki-taka. Denborak […]

  • Liburuak
  • Euskarazko Ebook-ak edo liburu elektronikoak non erosi

    liburuak

    Liburuak kontsumitzeko erak asko aldatu dira azken urteotan. Errealitateak erakusten digu gero eta gehiago direla garela papera baztertu eta Ebook edo liburu elektronikoen aldeko apustua egin dugunok. Euskaraz idatzitako eLiburuak irakurtzeko joera ere paperetik elektronikorako bidea hartu du, eta egun webgune askotan erosi eta deskargatu daitezke liburuak. Baina, non erosi daitezke euskarazko eLiburuak? Eusko Jaurlaritzaren eskutik eLiburutegia […]

  • Telebista
  • “Berandu baino lehen”, Etxegoien Bertin bihurtu zutenekoa

    berandu_baino_lehen

    Berandu baino lehen izenburua du Euskal Telebistak atzo lehendabiziko aldiz emititu zuen Fermin Etxegoienen programak, eta egia esan ez zait hori baino izen aproposagorik bururatzen. Uste dut horrelako programa baten beharra zuela EITBk. Ea orain audientziak zer dioen. Onintza Enbeitarekin eta Mikel Pagadirekin solasean ikusi genuen Etxegoien, bera erosoen sentitzen den habitat naturalean. Elkarrizketa freskoak iruditu zitzaizkidan, […]

  • Sare Sozialak
  • Facebook Ads, erabiltzaileak klik bakarrera dituzunean

    fbAds

      Sare Sozialetan handiena da Facebook. 2.000 milioi erabiltzaile izatetik hurbil dago jada Mark Zuckerbergek, Eduardo Saverinek, Chris Hughesek eta Dustin Moskovitzek sortutako sare soziala. Beraz, marketin kanpaina baterako tresna izugarri indartsua da, nahiko era errazean oso bestelako profila duten pertsona ugarirengana hurbildu gaitezkeelako. Facebook Ads bitartez kudeatu ditzakegu sare sozialean azaltzen diren iragarkiak. Segmentazio aukera […]

  • Sare Sozialak
  • Sare sozialak, marketin kanpaina arrakastatsua izateko bermea

    analytics_001

      Hurrengo egunetan online marketin kanpaina bat egiteko jarraitu beharreko zenbait urrats azaltzen ahaleginduko naiz, gehien bat sare sozialek eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatuz. Orain arte nik egindako gehienetan sare sozialek ezinbesteko garrantzia izan dute, eta arrakastaren bermea izan dira. Beraz, Facebook Ads-ek, Twitter Ads-ek eta bestelako tresnak nola erabili azaltzen joango naiz hurrengo edukietan. Kanpaina bat […]

  • Branding
  • Marka izan

    Marka_izan

      Agian kultura industriala oso barneratua duen herrian bizi garelako izango da, baina iruditzen zait  gure inguruko enpresetan oraindik ere ez garela jabetu markak duen garrantziaz. Kalitateatearen kontzeptua gure egin dugu. Maila goreneko produktuak ditugu -hala saldu ohi ditugu behintzat-, baina produkzio koste baxuak nonahi bilatzen ditugun garai hauetan kalitatearen diskurtsoak ez du sinesgarritasunik apenas […]

  • Marketin
  • Banuen gogoa

    kmn

      Banuen gogoa berriz ere blogean euskara hutsean idazteko. Ezagutzen nauzuenok jakin badakizue egun KomunikaSubway.com-en idazten dudala. Tarteka euskaraz ere idatzi izan dut, baina ez naiz guztiz eroso sentitu bipolaritate horretan. Batek baino gehiagok galdetu dit. Blog bat izanda, zergatik ez bertan bigarren hizkuntza bat gehitu eta guzti-guztia leku berean eduki? Niri ere burutik pasa zait, baina […]